Errekuntza Instalazio Handien Isuriak Murrizteko Plana onartu da

  2010/06/13

Oinarri sendoagoak eta lehenengo proposamena baino asmo handiagoak dituen plana eratzea lortu duten neurri osagarriak hartu dira.

Ministro Kontseiluak, 2001/80 Zuzentarauaren arabera (EIH Zuzentaraua izenaz ezagutzen dena), Errekuntza Instalazio Handien Isuriak Murrizteko Plan Nazionala onetsi du. Horren bidez, Europar Batasuneko kideek errekuntza instalazio handietatik datozen sufre dioxidoko, nitrogeno oxidoko eta partikulen isuriak 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera era nabarmenean murrizteko betebeharra dute.

Gobernuak 2005eko azaroan ezarri zuen Errekuntza Instalazio Handien Isuriak Murrizteko Plan Nazionala, eta, horren ostean, Europako Batasuneko Batzordeari bidali zitzaion plana onar zezan.

Plana aurkeztu ostean, instalazioek isurien gehieneko mugetan babesteko aukera izatea onartu zuen Batzordeak. Era horretan, instalazioak ez dira Instalazio Handien Isuriak Murrizteko Planean ezarritako burbuilaren barruan sartzen. Egun, fintzeko eta zentral termikoak ez diren beste industri sektoreko errekuntza instalazio handi guztiek aipatutako aukera hartu dute.

Batzordeak 2006ko maiatzean aurkeztu zituen burbuilak kalkulatzeko prozedurari buruzko oharrak. Horrez gain, gehieneko mugaren eta beste gai batzuen inguruan zituen zalantzak argitzeko eskatu zuen. Batzordeak 2006ko urriaren 31n jaso zituen erantzunak eta argibideak.

Izandako aldaketak

Batzordeak 2007ko apirilean emandako erantzunaren ostean, Batzordeak berak proposatutako aldaketak eta geroago izandakoak sartu dira planean. Halaber, hasierako Errekuntza Instalazio Handien Isuriak Murrizteko Plan Nazionalean izandako erroreak konpondu dira, eta, aldi berean,  taulak eguneratzeaz gain, enpresek emandako datu berriak sartu dira. Oinarri sendoagoak dituen plana eratzea lortu duten neurri osagarriak hartu dira eta lehenbiziko proposamena baino asmo handiagoak dituen plan bat eraiki da. 

Plana eratzeko garaian, aipatu beharra dago Emisioak Esleitzeko Plan Nazionaleko lehenengo fasea, Berotegi Efektuko Gasak Isurtzeko Eskubideen Merkataritzaren Zuzentarauetan oinarritu dena, kontuan hartu dela. Murrizketa Planaren eta Esleipen Plan Nazionalaren bigarren fasearen artean epe laburrean zein motzean lotura bat mantentzea beharrezkoa da. Izan ere, Murrizketa Planaren barruan dauden kutsatzaileak murrizteko prozesuan izan diren hobekuntza teknologikoak 2008-2012 Esleipen Planaren esleipenean kontuan hartzen dira.

Halaber, airearen kalitateari dagokionez, Airearen Kalitatearen Zuzentarauak eta IPPC Zuzentaraua (Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa eta Espainiako legeriara 2002an moldatu zen Legea) kontuan hartu dira eta tokiko ingurumeneko baldintzak egokitzeko, teknika eta teknologiarik hoberenak aplikatu dira. Araubide hau kontuan hartu da isurien gehieneko mugak gainditu behar ez dituzten tokiak zeintzuk diren hautatzeko garaian. Horrez gain, murrizteko erabilitako teknologiak hautatzerakoan ere araubidea aintzat hartu da.

Murrizketa Plana aplikatu ostean, hiru kutsatzaileen emisioen murrizketa laburtuta ikus daiteke 2008-2015 aldirako.

 SO2 N0X Partikulak

Urteko isuriak 2001 (tpa) 885.183 218.673 29.565

EIH (tpa) helburua 168.209 186.048 13.290

Murrizketa % 2001. urtearekiko %81 %15 %65

Más información y descarga del Plan »